Ateak Irekiko agur festa bideoan
Ateak Irekiko gazte estatubatuarrak dantzan, joan den larunbatean. // Argazkia: Mikerl Albisu Larunbatean egin zuten Ateak Ireki egitasmoan parte hartu duten 37 gazte estatubatuarrek eta haiek etxean hartu dituzten familiek agurreko festa.
Lehendabizi jolasak egin zituzten Erauskin plazan, gero triki-poteoa egin zuten, eta Gernika Pasealekuko frontoira bildu ziren gero bazkaltzera.
Erromeria giroan borobildu zuten eguna, eta AEBetako euskal komunitateko gazteek dantzan moldatzen direla erakutsi zuten.













