Beasaindik Oriora oinez, gauaren ilunean
Aizkorri Mendizale Elkarteak eta Aittu euskara elkarteko gazte taldeak elkarlanean, Beasain eta Orio arteko mendi ibilaldia antolatu dute aurten ere. Arrakastatsua izan da gainera eta gazte ugarik parte hartu dute. Ostiral gauean 22:30ean abiatu ziren mendi elkartearen paretik, eta gauaren iluntasunean, mendiz mendi Orioraino iritsi ziren ibiltariak. Kantauri itsasoan bainu hartu eta gosariarekin indarrak hartu ondoren, Beasainera itzuli ziren autobusez. Eguerdian, bazkaria izan zuten Aizkorri Mendizale Elkartean.