Bi kirolari idazleren lanen aurkezpena gaur Lazkaon
Ander Izagirre eta Oihana Azkorbebeitia kirolariak gonbidatuko ditu gaur Lazkaora Gerriko kultur elkarteak. Idatzi duten liburu banari buruz solasaldia egingo dute, 19:00etan, Liluratura zikloan. Izagirrek Como ganar el Giro bebiendo sangre de buey idatzi du; Azkorbebeitiak, Mendiaren altzoan, Zegama-Aizkorri maratoiaz eta.