Bihar sarituko dituzte udaletxeko ekitaldi aretorako aukeratutako margolanak
Uztailaren 7an amaitu zen lanak aurkezteko epea.
Ormaiztegiko Udalak udaletxeko ekitaldi aretoa margolanez apaintzeko lehiaketa deitu zuen, eta bihar emango dituzte sariak. Mugarriak zen lehiaketako gaia, eta egile bakoitzeko gehienez hiru lan aurkeztu zitezkeen.
Sari banaketa 12:30ean izango da Udaletxean bertan, eta ekitaldian Jon Enrike Galartza Ormaiztegiko alkatea, Agustin Galabide kultura zinegotzia eta artista sarituak izango dira.
Sei obra aukeratuko dituzte aretoa apaintzeko, eta irabazleek 1.000 euroko saria izango dute. Parte hartzaile guztiek, bestalde, oroigarri bat jasoko dute.