Eustakio Berriotxoa urretxuarraren gerrako argazkiak, ikusgai
Uztailaren 20an jarriko dituzte argazkiak ikusgai, abenduaren 31ra arte.
Eustakio Berriotxoa Elgarrestaren argazkiak izeneko erakusketa jarriko dute ikusgai ostegunean, Zumalakarregi Museoan. Erakusketa abenduaren 31ra arte egongo da ikusgai.
Urretxuarra Rif inguruan ibili zen pasa den mendeko 20. hamarkadan, eta armadarentzat kartografiak egiten zituen bitartean argazkiak ateratzen zituen gerraren testuingurua adierazteko. Berriotxoaren argazkietan pertsonak, ohiturak, jantziak eta paisaiak agertzen dira.
Erakusketa osatzeko garaiko beste argazkilari batzuen irudiak ere jarriko dituzte ikusgai Rifeko gerraren testuingurua adierazteko asmoz.
Edukiak sortzeko garaian Ahmed Zaidani historialari marokoarraren laguntza izan dute antolatzaileek.