'Kale Gorrian' antzerkia ostegunean, Plaza Nagusian
Kale Antzerkia 20:00ean izango da.
Barsanti konpainiak eskainitako “Kale gorrian” izeneko antzerkia izango da ostegunean Idiazabalgo Plaza Nagusian.
Begoña eta Mariano bikotea ezkondu ondoren erositako etxerik gabe geratzean dago; 40 urtez bizi izan dira etxe horretan. Polizia etxe azpian dute, zain, eta etxe ingurua inguratuta dute epailearen agindua betetzeko. Auzokideak, ordea, etxearen inguruan elkartu dira. Marianok ez du etxetik joan nahi; Begoñak , aldiz, lehenbailehen amaitu nahi du egoera horrekin.