Bi buruhandi berri Ordiziako festetarako
Azatxo eta sorgina dira bi figura berriak. AZEN erraldoien eta buruhandien konpartsak mugituko ditu.
Bi buruhandi berri estreinatuko ditu udalak bihar hasiko diren Santa Ana festetan. Azatxo eta sorgina dira bi figura berri horiek. Gigantes Platero enpresak egin ditu, eta AZEN erraldoien eta buruhandien konpartsak mugituko ditu buruhandiak zein erraldoiak. Santanazaleen erraldoiak ere estreinakoz aterako dituzte festetan kalera.