Goiko Ostatua zaharberritzeko Herri Batzara deitu du Itsasoko batzordeak
Uztailaren 29an izango da Herri Batzarra, Itsasoko ganbara aretoan.
Itsasoarrek uztailaren 29rako Herri Batzar “berezi” bat antolatu dute gai zehatz bat jorratzeko asmotan: Goiko Ostatuko eraikina zaharberritzea.
18:30ean izango da elkarretaratzea Goiko plazan, eta, ezer baino lehen, eraikina ikuskatuko dute gaur egungo egoera ezagutzeko. Ondoren Ganbara aretora joango dira, eta bertan aurrekontua landuko dute. Miriam Otamendi arkitektoarekin eraikineko planoak eta irisgarri egiteko aukera ezberdinak ere ezagutuko dituzte, eta, azkenik, erabilera posibleen azterketa abiatuko dute.