Senatuko hautagaien izenen artean hainbat goierritar agertzen dira
Bi bozka eman beharko dira igandean: bata Kongresurako eta Senaturako, bestea. Kongresuko gutun azala kolore zurikoa da; Senatukoa, aldiz, sepia.
Igandean, 09:00ean zabalduko dituzte hauteslekuak, eta 20:00etan itxi. Jarraian egingo dute behin-behineko kontaketa.
Posta bidezko botoak ere momentuan zenbatuko dituzte. Aurten, gainera, inoiz baino posta bidezko bozka gehiago eman dituzte.
Azken hauteskundeetan EAJ izan zen boto gehien pilatu zituen alderdia, baina EH Bilduk gora egin zuen. Goierriko Hitzak igandean bertan emango du datuen berri.
Goierritarrak, zerrendan
Senaturako hautagaien artean hainbat goierritar daude: EH Bildutik Olaia Duarte eta Jon Altolagirre (ordezkoa) aurkeztu dira. EAJtik, aldiz, Luke Uribe-Etxeberria, eta PSOEtik, berriz, Nerea Errasti Valle (ordezkoa).













