Tzulo taldeak irabazi du 40. Kuadrilarteko Saskibaloi Txapelketa
Mokela taldeari 52-50 irabazi zion atzo arratsaldean jokatu zen finalean. Ohi bezala, jende ugari gerturatu zen Joxe Migel Barandiaran plazara partida ikustera.
Tzulo taldeak irabazi du Ordizia Saskibaloiak antolatutako 40. Kuadrilarteko Saskibaloi Txapelketa, Mokela taldeari 52-50 irabazi ondoren. Atzo arratsaldean jokatu zen finala, eta parekatua izan zen arren, azken minutuetan Tzulo gailendu zen, bi puntuko aldearekin txapelketa irabaziz. Ohi bezala, jende ugari inguratu zen Joxe Migel Barandiaran plazara azken partida ikustera.
Argazkiak: Ander Villar