2022an jaiotako ordiziarrei zapiak jantzi dizkiete
Santa Ana festetako haurren asteburuari ekiteko, iaz jaiotako haurrei ongi etorria egin die udalak, zapi urdinak jarrita. Argazki galeria albiste barruan.

Santa Ana festak hasi dira. Gaur, haurren asteburuari ekiteko, txupinazoaren aurretik, 2022an jaiotako haurrei ongi etorria egin die udalak, zapi urdinak jarrita, banan-banan, Plaza Nagusian egindako ekitaldian. Ondoren, taldeko argazkia atera dute.