Beasaingo hautes-eskolen itxiera ordutegia atzeratu egin da
Beasaingo hautes-eskolen itxiera ordutegia atzeratu egingo da, izan udaletxean, Loinazpe Institutuan zein Murumendi eskolan, hautes-paper batzuk falta zirela eta egondako geldialdiaren ondoren.
Beasaingo hautes-eskolen itxiera ordua atzeratu egin da, izan udaletxean, Loinazpe Institutuan zein Murumendi eskolan. Ordutegia luzatzearen arrazoia bozketarako alderdi politiko baten hautes-paperak falta zirela da, hala, bozketa gelditu egin da eguerdian, hautes-paper guztiak egon arte. Hau hala izanik, ondorengo ordutegian itxiko dira hautes-eskolak.
- Murumendi Eskola 20:50
- Udaletxea 20:55
- Loinazpe Institutua 21:00