EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak
Koalizio abertzaleak 12.407 boto jaso ditu eta herri ia guztietan alderdi bozkatuena izan da. EAJk 8.761 boto jaso ditu eta Alderdi Sozialistak 6.958
EH Bilduk jaso ditu Espainiako Kongresurako boto gehien: 12.407. Eskualdeko ia herri guztietan indar bozkatuena izan dira gaurko hauteskundeetan, Beasainen (EAJ) eta Zumarragan (PSE-EE) izan ezik. Eusko Alderdi Jeltzalea izan da bigarren alderdia eta PSE-EE, hirugarren indarra.
EH Bildu | EAJ | PSE-EE | Sumar | PP | Vox | Besteak | Parte hartz. | |
Altzaga | 51 | 24 | 9 | 8 | 92 (%74,19) | |||
Arama | 53 | 28 | 8 | 4 | 1 | 2 | 100 (%71,22) | |
Ataun | 184 | 41 | 9 | 5 | 899 (%71,97) | |||
Beasain | 1.740 | 1.881 | 1.411 | 666 | 321 | 76 | 56 | 6.245 (%63,36) |
Ezkio Itsaso | 178 | 98 | 30 | 24 | 6 | 3 | 341 (%71,78) | |
Gabiria | 160 | 79 | 16 | 9 | 2 | 3 | 271 (%67,24) | |
Gaintza | 33 | 22 | 1 | 7 | 65 (%64,35) | |||
Idiazabal | 565 | 416 | 81 | 38 | 28 | 2 | 10 | 1.153 (%67,42) |
Itsasondo | 179 | 57 | 25 | 17 | 6 | 3 | 3 | 291 (%64,81) |
Lazkao | 1.227 | 698 | 463 | 225 | 102 | 30 | 11 | 2.799 (%66,01) |
Legazpi | 1.653 | 1.073 | 1.026 | 453 | 232 | 58 | 34 | 4.582 (%69,77) |
Legorreta | 315 | 197 | 98 | 43 | 24 | 6 | 7 | 695 (%67,08) |
Mutiloa | 83 | 32 | 15 | 12 | 1 | 1 | 145 (%70,38) | |
Olaberria | 158 | 135 | 91 | 58 | 24 | 7 | 4 | 474 (%67,61) |
Ordizia | 1.770 | 1.220 | 921 | 585 | 231 | 64 | 39 | 4.864 (%69,43) |
Ormaiztegi | 265 | 212 | 55 | 43 | 12 | 7 | 10 | 611 (%67,14) |
Segura | 413 | 228 | 42 | 32 | 5 | 2 | 1 | 733 (%69,80) |
Urretxu | 1.122 | 981 | 923 | 309 | 185 | 46 | 21 | 3.625 (%68,30) |
Zaldibia | 535 | 168 | 62 | 34 | 6 | 3 | 5 | 820 (%70,20) |
Zegama | 408 | 262 | 56 | 41 | 7 | 4 | 9 | 790 (%70,97) |
Zerain | 82 | 61 | 5 | 7 | 160 (%72,39) | |||
Zumarraga | 1.233 | 944 | 1.719 | 564 | 297 | 89 | 42 | 4.921 (%65,25) |
Goierri | 12.407 | 8.857 | 7.063 | 3.184 | 1.490 | 404 | 254 | 34.676 (%64,84) |
34.000 goierritarrek baino gehiagok baliatu dute boto eskubidea, aukera zuten hirutik bik. Duela lau urte baino lau puntu gutxiago da. Botoen heren bat baino gehiago EH Bildurentzat izan da. Ezker abertzaleak indar bozkatuena izatea 2011ko hauteskundeetan lortu Amaiurrekin baina 2015eko eta 2019ko hauteskudeetan EAJ izan zen nagusi Goierrin. Jeltzaleek, baina, 3.500 boto galdu dituzte gaurkoan. Sozialistek izan dute igoerarik handiena. 1.349 boto gehiago jaso dituzte.
Bina ordezkari
Goierrik ez du zuzeneko ordezkaririk bidaltzen Espainiako diputatuen kongresura. Gipuzkoako ordezkariak aukeratzen dituzte goierritarrek. Sei ordezkari, zehazki. EH Bilduk, PSE-EEk eta EAJk bina ordezkari izango dituzte. Zerrendetako urrenkeraren arabera, hauek izango dira: Mertxe Aizpurua eta Jon Iñarritu EH Bildutik, Rafaela Romero eta Maria Luisa del Pilar PSE-EEtik eta Marivel Bakero eta Joseba Andoni Agirretxea EAJtik. Bakar bat ere ez da goierritarra.
Gipuzkoa mailan ere EH Bildu izan da babes gehien jaso duen alderdia. 100.000 botoen langa gainditu duen alderdi bakarra izan da, boto guztien %31rekin. PSE-EEk 86.711 boto jaso ditu. 2.000 botogatik EAJ aurreratu du eta diputatu bat gehiago lortu du, Sumarrek Podemosekin galdu duena. EAJk, nahiz eta zazpi puntu behera egin, bi ordezkariri eutsi die.
Nahiz eta eskuin espainiarrak Goierrin botoen %5a besterik ez duen jaso, Espainia mailan eurek irabazi dituzte hauteskundeak. Alderdi Popularrak jaso ditu boto gehien, ia hirutik bat. Zail izango dute agintea lortzea baina, Voxekin batuta ere ez dutelako gehiengo absoluturik. PSOEk azken legeintzaldien izan dituen bazkideen babesa errepikatzea lortzen badu eurek aginduko dute.
EH Bilduko Gorka Elejabarrietak, Olaia Duartek eta Mario Zubiagak eta EAJko Luke Uribe-Etxebarriak jaso dute senatari izateko babes gehien Goierrin eta Gipuzkoan. Uribe-Etxebarria jeltzalea beasaindarra da.
EH Bilduko hiru hautagaiek 110.000 boto baino gehiago jaso dituzte. Uribe-Etxebarriak gipuzkoarren laurden batn babesa jaso du, 88.000 botorekin. Duela lau urteko emaitzak irauli egin dira hala, jeltzaleek hiru ordezkari eta EH Bilduk bat lortu baitzituzten.