Haurren asteburuan alkate txikiak ekitaldiz ekitaldi
Haurren asteburuan ekintzak barra-barra izan dituzte ordiziar txikiek eta alkate txikiak ekitaldi horietan egon dira, herriko agintea hartuta.
Ekintza ugari izan dituzte ordiziar txikiek haurren asteburuaz gozatzeko, hala nola, larunbat goizeko txupinazoa, bazkaria, diskofesta edota urtetako txirrista erraldoia, besteak beste. Haurrek eman zieten hasiera haiek protagonista dituen asteburuari eta haiek jarraitu dute agintean gaur ere.
Alkate makila hartuta, alkate txikiak ekitaldiz ekitaldi ibili dira asteburuan zehar, jaiei hasiera eman ondoren txupinazoarekin. Udaleko ordezkari gisa hartu dute parte zenbait ekitalditan, adibidez, gaur goizean egin duten meza nagusian. Hitza hartu dute mezan bertan ere jaietan aldatzea gustatuko litzaiekena adieraziz. Meza dantzaz eta musikaz lagundu dute, agurra dantzatuz zenbait haurrek eta amaieran danbor hotsak prestatzen hasita Ordiziako Martxa jotzen.
Ondoren, plazara mugitu dira agintari txikiak, haurren sokadantzaz gozatzeko. Arratsaldean danborradan izango dira baita ere, haurren asteburuari itxiera emanez.