Ordiziako Martxa jaietako meza nagusiaren amaieran
Ordiziako Martxak parrokiako hormak astindu ditu jaietako meza nagusiaren amaieran.
Ohitura denez, Ordiziako Martxak bere momentua du herriko jaietan, ordiziar guztien ereserki gisa. Aurtengoan ere Jaietako meza nagusiaren amaieran ordiziarrek haien herriaren ereserkiaz gozatzeko aukera izan dute, ordiziako bandaren eta haurren eskutik. Haurrek danborra jo dute eta bandak indarrez jo du Ordiziako Martxa. Andra Mari Jasokundearen parrokiaren goiko pisuan izan da emankizuna.