Agintarien soka-dantza argazkitan
Santa Ana eguna da gaur, Ordiziako zaindariaren eguna. Ohi bezala, soka-dantza egin dute udal agintariek eguerdian, Plaza Nagusian.
Santa Ana eguna da gaur, Ordiziako zaindaria den Santa Anaren eguna. Goizaldeko ‘matutina’ ohiko danborradaren ondoren, Irungo Musika Banda kalejiran atera da. Bigantxak egon dira Idoiaga Plazan, eta parrokiako meza nagusia amaitzean, prozesioan atera dute Santa Anaren figura, Irungo Musika Bandaren laguntzarekin. Eguerdian, udal agintariek soka-dantza egin dute Plaza Nagusian. Ordiziako Udaleko agintariez gain, Leire Artola Beasaingo alkatea eta Iñaki Aizpuru Itsasondoko alkatea izan dira bertan.