Aritz Aldasoro Real Racing Club de Santanderreko kapitainetako bat izango da
Aldasoro, eskuinean. / Argazkia: R.R.C.S. Aritz Aldasoro beasaindarra Real Racing Club de Santanderreko bost kapitainetako bat izango da 2023/24 denboraldian. Aldasororekin batera, Iñigo, Mantilla, Germán eta Vicente izango dira beste lau kapitainak.
Jokalariak “harro” agertu ziren kapitain izendatu ondoren, eta ziurtatu zuten badakitela zer erantzukizun den 110 urteko historia duen erakunde bateko lehen taldearen besokoa erakusteak.













