Umeen eguna da gaur Zegaman

Asteazkenean hasi ziren Zegamako jaiak, eta dagoeneko ospatu dituzte mozorroen eguna eta San Bartolome zein gazteen eguna. Gaur umeen eguna da, eta arratsaldeko seietan bertsolarien bigarren saioa izango dute. Jarraian buruhandi eta erraldoiak ibiliko dira herrian zehar, eta herri afariaren ondoren Joselu Anayen emanaldia egongo da.