Adin Etxek Hondarribira irteera antolatu du irailean

Idiazabalgo Adin Etxe jubilatuen elkarteak Hondarribira irteera antolatu du irailaren 14rako. Endanea lorategia eta Hondarribiko erdigunera bista egingo dute eta Ardora jatetxean bazkaria, ondoren. Irteera 9:00etan izango da. Izena irailaren 7an eta 8an eman ahal izango da 18:00etatik 19:00etara elkartean bertan.