Eider eta Moonshine Wagon, irailaren 16an, Oiangun
Eider Saez musikari lazkaotarra. // Argazkia: Mikel Albisu Ordiziarrock-ek antolatutako Baserri ta Rock jaialdia irailaren 16an izango da. Eider Lazkaoko abeslariak eta Gasteizko Moonshine Wagon taldeak joko dute Oiangu parkeko baserriko balkoietan. Moonshine Wagon-ek heavy blue-grass musika egiten du. Eider Nogen taldeko abeslaria izan zen, eta iaz bakarkako bidea hasi zuen.













