Elkarretaratzea deitu du Aiurik sexu jazarpena salatzeko
Bihar izango da bilkura, 19:00etan, plazan.

Aiuri Legorretako talde feministak jakinarazi duenez, herrian sexu jazarpena gertatu da. Hori salatzeko, elkarretaratzea deitu du talde feministak biharko. Bihar, ostirala, 19:00etan herriko plazan elkartzeko deia zabaldu dute. «Ez Legorretan, ez inon. Herri aske eta libre baten alde, guk, autodefentsa feminista!», aldarrikatu dute sareetan zabaldutako mezuan.