Hasi dira lehiaketarako lehen argazkiak iristen
Dagoeneko hainbat irakurlek parte hartu dute Goierriko Hitzaren Udako XVIII. Argazki Lehiaketan. Irailaren 17an bukatuko da epea.

GOIERRIKO HITZAk 18. aldiz antolatu du Udako Argazki Lehiaketa. Abuztuan zehar hainbat argazki iritsi dira webguneko atal berezira. Irakurle guztiek parte har dezakete lehiaketan. Erraza da parte hartzeko modua: atalean sartu, datuak bete eta argazkia igo. Irailaren 17an bukatuko da parte hartzeko epea. Sari bikainak daude, animatu!