Suhar gizonezko abesbatzak emanaldia eskainiko du Ormaiztegin
Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzak gonbidatuta Suhar gizonezkoen abesbatzak emanaldia eskainiko du datorren irailaren 10ean, Ander Deunaren elizan. Emanaldiari 19:00etan emango zaio hasiera.
Suhar gizonezkoen abesbatzak 2018ko udazkenean hasi zuen bere ibilbidea. Herri ezberdinetako jatorria duten kidez osatutako abesbatza da, eta duen berezitasun nagusiena, gizonez bakarrik osatuta dagoela da. Kantu koralean aritutako 30 bat ahotsek osatzen dute taldea. Gaur egun, gizonez bakarrik osatuta dagoen abesbatza bakarrenetakoa izango da.