TAO zerbitzua berriro ere martxan izango da irailean Beasainen
Irailaren 1etik aurrera jarriko dute funtzionamenduan.

Abuztuko etenaldiaren ondoren, irailaren 1ean berriro funtzionamenduan jarriko da TAO zerbitzua Beasaingo herrigunean eta Ezkiaga auzoko egoiliarrentzako eremuan. Ezkiaga auzoko eremuaren ordutegia da, astelehenetik ostiralera 23:00etatik 08:30era, eta beste sektoreetakoa, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara, eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara. Telefono mugikorreko Beasain udal aplikazioa erabilita ere ordain daiteke TAO zerbitzua.