Udako barazkiak oparo izango dira iraileko lehen larunbateko azokan
Azokaren irekiera 10:00etan izango da.
Lehen larunbateko azoka berezia bihar, larunbata, izango da. Bertako eta garaian garaiko barazkiei protagonismoa ematen dien hitzorduak saltzaile zein erosleak bilduko ditu Loinazko San Martin plaza-azpian. Oraingoan, ekoizle eta baserritarren postuetan nagusi izango diren barazkiak uda sasoikoak izango dira, hala nola, tomateak, lekak, berenjenak, kuiatxoak, Gernikako piperrak, edota pepinoak. Bestelako produktuen postuak ere izango dira; eztia, ogia, loreak eta gozoak, besteak beste.
Oihalezko giltzatakoak egiten ikasteko tailerra ere izango da Jenny Cruzekin, 11:30ean.
Azoka 10:00etan irekiko da, 13:30ean erosleen artean bi saski zozkatuko dituzte eta 14:00etan itxiko da.