Legazpiko Udalak Obra burua behar du
Lanaldi osoko kontratua izango da, eta 24 hilabeteko iraupena izango du.

Legazpiko Udalak pertsona bat kontratutko du, hutsik dagoen Obra Buruaren lanpostua betetzeko. Kontratua lanaldi osokoa izango da, eta 24 hilabeteko iraupena izango du.
Ezinbesteko baldintza izango da Batxilergoko titulua edo titulu teknikoa izatea. Gainera, obra buru gisa esperientzia izatea baloratuko da, baita B gidabaimena izatea ere.
Interesatuek bihar hasi eta hilaren 13ra arte eman beharko dute izena Lanbiden, erakunde horrek horretarako kudeatzen duen enplegu eskaintzan.