Dani Zabaloren haurren akuatloia irailaren 16an jokatuko da
Beasaingo udal kiroldegiko kanpoko igerilekuan izango da. Benjamin eta alebin mailetan lehiatuko dira. Izen emateak, egunean bertan.
Trigoi triatloi taldeak, Dani Zabaloren omenezko haurren bigarren akuatloia antolatu du. Irailaren 16an, larunbatean, izango da. Bi mailatan lehiatuko dira: Benjamin mailan (2014-2015 urteetan jaiotakoak), 50 metro igeri eta 250 metro korrika; eta alebin mailan (2012-2013 urteetan jaiotakoak), 100 metro igeri eta 500 metro korrika egingo dute. Beasaingo udal kiroldegiko kanpoko igerilekuan izango da, 10:30ean hasita. Izen emateak, egunean bertan egin daitezke, proba hasi baino ordu erdi lehenago.