2023/9/7

Errekorreko uda Igartubeitin

Pandemia aurreko bisitari kopurua gainditu da uda honetan. Iazko datuekin alderatuta, hazkundea %30ekoa izan da. Estatubatuarrak nagusi atzerritarren artean.

Barandiaranen jakintza, putzu agorrezina

Joxe Migel Barandiaranen inguruan bi ekimen ari dira gauzatzen gaur, Ataunen. Batetik, Euskal Herriko Erdi Aroko gazteluen erakusketa aurkeztu eta zabaldu dute, San Gregorioko museoan. Bestetik, EHUren Udako Ikastaroetan Barandiaranen ekarpena arkeologiara, etnografiara eta mitologiara jorratuko dute, gaur eta bihar, Ataunen bertan.

Goierri behean 2.000 saltoki txiki daude, eta 5.200 lanpostu sortzen dituzte

Bidari lantaldeak datozen asteetan jarriko du abian Goierriko merkataritzako bultzatzeko kanpaina. "Goierriko negozio txikiak funtsezkoak dira tokiko ekonomiarentzat", nabarmendu du lantaldeak.

Iñaki Gurrutxaga

Izen-ematea ireki dute irailaren 24an egingo duten Aizkorrin Barrena mendi martxarako

Bi ibilbide prestatu dituzte aurtengo ediziorako ere. Biak Brinkolako geltokitik aterako dira.

Dani Zabaloren haurren akuatloia irailaren 16an jokatuko da

Beasaingo udal kiroldegiko kanpoko igerilekuan izango da. Benjamin eta alebin mailetan lehiatuko dira. Izen emateak, egunean bertan.

Nekane Munduateren 'Trashumantzia', Aterpen

Zeramikarekin lan egiten du artista ataundarrak. Urriaren 4ra arte dago ikusgai erakusketa.

UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Udako argazki lehiaketa azken astean sartzear

Hamar egun barru bukatuko da GOIERRIKO HITZAren XVIII. Argazki lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea. Bidali zure argazkia!

Goierriko Hitza

Toki Alai: betirako zumarragarren bihotzean

Zumarragako Toki Alai tabernak bere ateak itxi ditu. Odriozola-Ibarguren sendiko hiru belaunaldik lan egin dute bertan. Toki Alai Euskararen arnasgune eta betiko sukaldaritzaren gordailu izan da.

Burgosko Merindadeetara joango dira txangoan Iratzarrikoak

Hurrengo asteazkenean eman behar da izena, elkartearen egoitzan, arratsaldez.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa