Nekane Munduateren 'Trashumantzia', Aterpen
Zeramikarekin lan egiten du artista ataundarrak. Urriaren 4ra arte dago ikusgai erakusketa.
Nekane Munduate artista ataundarrak Trashumantzia izenburupean bere artelanekin erakusketa du jarrita Aterpe tabernan. Zeramikaren munduan murgilduta dago Munduate, eta bere koadroetan, kolorearekin eta bolumenekin jolas egiten du. Herritar guztiak gonbidatuta daude, urriaren 4ra arte ikusgai izango den erakusketa hau bisitatzera.