Bola txapelketa jokatuko dute bihar Zegaman
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/09/zegamako_festak.jpg)
Probintziko Bolo Txapelketa izenburupean jokatuko dute bihar goizean Zegaman, San Bartolome jaietan eguraldi txarragatik bertan behera geratu zen bola txapelketa. Gipuzkoako bolari guztiei irekitako txapelketa izango da, hortik izena. 10:00etatik 11:00etara jokatuko da txapelketa Txarape auzoko bolatokian.