2023/9/8

Irailaren 12tik 17ra ospatuko dute Jubilatuen Astea Legorretan

Aldaieta Jubilatuen Elkarteak ekimenez betetako astea antolatu du, bazkari, kirol jarduera, dastaketa edota hitzaldiekin.

Derbi Eguna antolatu du Emaneurrek irailaren 30erako

Realaren eta Athletic-en arteko partida izango da hilaren 30ean. Egun osoko plana egin du Emaneurrek, triki poteo, luntx eta autobusarekin. Izena eman daiteke jada.

Legazpiarrak Arantzazun dira, erromesaldian

Oinez joan dira batzuk, eta udalak antolatutako autobusez beste batzuk. Legazpiko txistulariek kalejira egin dute han, eta 12:00etan meza izan da basilikan legazpiarren alde. Herri bazkarian 50 lagun elkartuko dira.

Oianguko IX. Astronomia Gaua irailaren 23an izango da

Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, bi jarduera egingo dira: konstelazio garrantzitsuenak ezagutzeko tailerra eta gaueko behaketa. Tailerrerako izena eman behar da.

NAHUEL VISO BASTARRIKA. Idazlea

«Fantasiazko istorio bat da, baina badu niretik zerbait»

Argentinarra da jaiotzez (1987), baina haurtzaroa eta gaztaroa Espainian eta Euskal Herrian egin ditu. Brinkolan bizi da orain eta urte askotako lanketaren ondoren, bere lehen liburua kaleratu du.

Sarea, seguruago bizitzeko

Goierri Fagota taldeak LGTBI komunitatearen sarea osatu nahi du. Itzaleko lana egin ostean, jauzia egin dute aurten, jende gehiago erakartzeko eta talde osatuagoa izateko.

Kerman Garralda Zubimendi

Belaontzi batean penintsulari bira

Bi hilabete eta erdi eman ditu Jokin Muñozek (Ordizia, 1982) Itzuli belaontzian, portuz portu, Iberiar Penintsulari buelta ematen. Zailtasunak zailtasun, «oso esperientzia polita» izan da.

Laida Goiburu

Asteburuan Goierrin zer?

Ordiziako Euskal Jaietako bigarren asteburua, Igartzako jaiak Beasainen, Agorreko Santikutzak Legazpin, Lierniko jaiak, Urretxuko festen atarikoa, zinema kartelera... Kontsultatu agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza

Ikatzaren argazki rallya, igandean

Batis Goikoetxearen omenez egingo dute 16. edizioa, helduei eta gazteei zuzenduta. Urriaren 6an banatuko dituzte sariak.

Kontzertu faltarik ez

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa