Derbi Eguna antolatu du Emaneurrek irailaren 30erako
Realaren eta Athletic-en arteko partida izango da hilaren 30ean. Egun osoko plana egin du Emaneurrek, triki poteo, luntx eta autobusarekin. Izena eman daiteke jada.
Realak eta Athletic-ek irailaren 30ean jokatuko dute elkarren arteko derbia Anoetan. Horren harira, Derbi Eguna antolatu du Emaneurre taldeak, egun osoko planarekin. 12:00etan triki poteoa izango da Ordizian, Amonane tabernatik abiatuta. 13:30ean luntxa egongo da Olanon izena ematen dutenentzat, eta 15:00etan Ordiziatik Donostiako Alde Zaharrera autobusa aterako da. 15:30ean argazkia aterako dute ordiziarrek Trinitate Plazan. 21:00etan izango da partida. Bueltako autobusa Ordiziara 23:00etan aterako da Anoetatik.
Derbi Egunean parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete jada, 605 704 766 zenbakian. Autobusagatik eta luntxagatik 20 euro ordaindu behar dituzte bazkideek, eta 25 euro bazkide ez direnek.