Irailaren 12tik 17ra ospatuko dute Jubilatuen Astea Legorretan
Aldaieta Jubilatuen Elkarteak ekimenez betetako astea antolatu du, bazkari, kirol jarduera, dastaketa edota hitzaldiekin.
Legorretako Aldaieta Jubilatuen Elkarteak antolatuta, Jubilatuen Astea ospatuko dute herrian datorren astean, irailaren 12tik 17ra. Asteartetik igandera, jarduera ezberdinak izango dituzte: jolas, kirol jarduera, bazkari, dastaketa eta hitzaldiak.
Egitaraua:
-Irailak 12, asteartea: ‘Zuk jakitea nahi dut’ zaintza modu partekatuan planifikatzeko gidaren aurkezpena, udal aretoan, 18:00etan, Legorretako Gizarte Zerbitzuak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta.
-Irailak 13, asteazkena: ‘Kirola eta ibiltzearen onurak’ hitzaldia, udal aretoan, 18:00etan, Hodei Lopezek eta Iker Lasak zuzenduta.
-Irailak 14, osteguna: Bingoa, elkartean, 17:00etan. Ondoren, 19:30ean, patata tortillen dastaketa.
-Irailak 15, ostirala: X. Ibilaldi Neurtua. 18:00etan abiatuta, bi itzuli emango zaizkio zirkuituari. Bost kilometroko ibilbidea izango da. Mokadua eskainiko da gero.
-Irailak 17, igandean: Bazkaria.