Patxi Epelderen omenezko erakusketa irekiko dute gaur Muñoz tabernan
Patxi Epelde artistaren omenezko erakusketa irekiko dute gaur, 19:00etan, Otegieneako Muñoz tabernan, Koki Hernandezen eskutik. Gaurtik urriaren 8ra arte egongo da ikusgai. Amiantoren biktimentzako eskulturaz gain, beste hainbat obra sortu zituen Epeldek, eta horietako batzuk ikusteko aukera izango dute hilabete batez Muñoz tabernara gerturatzen diren herritarrek.