Sagardo festa eta Neomak taldearen kontzertua Ordizian
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/09/ordizian_sagardo_dastaketa.jpg)
Euskal Jaiak igandera arte luzatuko dira. Bihar, 19:00etatik aurrera, sagardo festa egingo da Zuhaiztian. Aburuza, Akarregi, Alorrenea, Altuna, Astarbe, Iparragirre, Lizeaga, Oiharte, Olagi, Ordozelai, Tximista, Urbitarte, Urdaira, Zabala eta Zelaia sagardotegietako produktuak dastatzeko aukera izango da. Gauean, berriz, 23:00etan, Neomak taldeak kontzertua egingo du Plaza Nagusian.