Becerra eta Elizegi garaile Axari Traileko 2023ko edizioan
Becerra eta Elizegi izan dira aurtengo Axari Trail lasterketako irabazleak. Axari Trail txikiari dagokionean, garaipena Artolak eta Iturriak eraman dute.
Korrikalari goierritar askorentzat oso berezia den lasterketaren eguna iritsi da. Axari Trail Mikel Garmendia Memorialak hamargarren edizioa izan du gaurkoa eta «parte hartze handiko edizioa» izan dela adierazi dute antolatzaileek. Eguraldi beroa izan dute korrikalariek aurten ere mendiak zeharkatzeko eta izerditan blai iritsi dira guztiak. 140 parte-hartzaile inguru izan ditu Axari Trail lasterketak aurten ibilbide luzean; ibilbide laburrean, berriz, 230 korrikalari izan dira. Lasterketa hauetan 80 izan dira parte hartu duten idiazabaldarrak, herrian horren berezia den egun honetan.
Ibilbide luzea egin dutenek 25km inguru egin dituzte goizeko 9:30etan Idiazabalgo herrigunetik aterata. Ibilbide laburra egin dutenek, berriz, 16km egin dituzte. Axari Trail lasterketako lehenengoak 2 ordu eta 9 minutu behar izan ditu ibilbidea osatzeko eta Axari Trail txikikoak, ordu 1 eta 11 minutu inguruan.
Gainera, aurten ere Goierri Kopako azken lasterketa izan da Axari Trail eta ondorioz, txapelketa honetako sariak ere banatu dituzte gaurkoan. Sailkapenak, behean.
Herrian giro aparta izan dute goiz osoan zehar eta jendetza bildu da lasterketako helmugan, hau da, Idiazabalgo plazan. Musikaz girotutako helmugaratzeak izan dituzte korrikalariek, jasotako txaloez gain.
Honela geratu da aurtengo edizioko sailkapena:
Axari Trail
- Emakumezkoak:
- Laida Elizegi
- Irati Larrañaga
- Oihana Zubillaga
- Gizonezkoak:
- Walther Becerra
- Ander Amonarriz
- Josu Urrestarazu
Lehenengo herritarrak: Josu Urrestarazu eta Amaia Insausti
Axari Trail Txiki
- Emakumezkoak:
- Irene Iturria Alzate
- Ainhoa Intxausti
- Maider Unanue
- Gizonezkoak:
- Anartz Artola
- Oier Zubeldia
- Unai Mintegi
Goierri Kopa
- Emakumezkoak:
- Maria Ezpeleta (Beasain)
- Edurne Arakistain (Legorreta)
- Irantzu Txintxetru (Gasteiz)
- Gizonezkoak:
- Aitor Dionisio (Zumarraga)
- Koldo Galarreta (Beasain)
- Sergio Serrano (Idiazabal)
– Goierriko Sprint Kopa
- Emakumezkoak:
- Maider Unanue (Lazkao)
- Ainhoa Intxausti (Segura)
- Miren Bastida (Azpeitia)
- Gizonezkoak:
- Beñat Ibañez (Zumarraga)
- Mikel Gabirondo (Irura)
- Iker Zabala (Beasain)