‘Lidiaren betaurrekoak’, Aitor Arana legazpiarrarren azken eleberria
Euskaraz eta esperantoz kaleratu du lana, eta bi bertsioak salgai gaude liburu dendetan eta interneten. Esperantoaren alde lan egin zuen Lidia Zamenhof poloniarra du protagonista eleberriak.
Euskaraz eta esperantoz, bi bertsioetan kaleratu du Aitor Aranak (Legazpi, 1963) bere azken eleberria. Euskarazko liburuak Lidiaren betaurrekoak du izenburua, eta Erroteta argitaletxearekin kaleratu du idazle legazpiarrak. Esperantoz idatzitakoa La okulvitroj de Lidia da, eta Ars Libri argitaletxearen bidez atera du. Bi lanak liburu dendetan eta plataforma digitaletan eskuratu daitezke.
Eleberri honek Lidia Zamenhof du protagonista. Esperanto hizkuntza sortu zuen Ludwik Lejzer Zamenhof poloniarraren alaba zen, 1904an jaioa eta, judutarra izanik, 1943an Trebilinkako kontzentrazio esparruan hildakoa. Esperantoaren alde hainbeste lan egin zuen emakume horren biografia zabaltzea eta esperantoa ezagutaraztea da Aranaren helburua.
Arana bera ere oso konprometituta dago esperantoarekin, eta gaur egun Euskal Herriko esperantista aktiboenetakoa da. Gainera, 17 urterekin ipuinak idazten hasi zenetik, ehunka liburu argitaratu ditu, genero bat baino gehiago jorratuz. Argitaratu dituen liburuetako asko gazteei zuzendutakoak dira.