100 urte bete ditu Juan Francisco Galguera beasaindarrak
Herritar guztien izenean zoriondu du Beasaingo Udalak.
Juan Francisco Galguera Posada beasaindarrak 100 urte bete ate honetan. Ohiturari jarraituz, oroigarri plaka eta lore sorta helarazi dizkio Beasaingo Udalak eta herritar guztien izenean zoriondu dute.
Jaiotzez, kantabriarra da Galguera, baina Goierrira etorri zen lanera. Mari Carmen Urtega beasaindarrarekin ezkondu eta Bilbon bizi izan ziren, erretiroa hartu zuten arte. Harrezkero, Beasain izan da bere bizitokia.