2023/9/14

Zeraingo azokak irekiko du Goierriko hamabostaldi ekologikoa

Zeraingo azoka ekologikoan hogei ekoizle baino gehiago izango dira. Ikastaroak ere izango dira. Urriaren 7ra arte luzatuko da hamabostaldia, askotariko ekimenekin

Uemak Ataunen egingo du agintaldi hasierako batzar nagusia

Irailaren 23an, Herri Antzokian elkartuko dira Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duten 101 herrietako ordezkariak. Zuzendaritza batzordea berrituko dute, eta lehendakari aldaketa ere izango da.

Autoa partekatzeko ekimena sustatzen jarraituko du Beasaingo Udalak

ParteCar ekimenari esker «15.000 euroko aurrezkia» eta kutsadura «murriztu» dela argudiatu du Udalak ekimenari jarraipena emateko. Hobariak izango dira erabiltzaileentzat.

Dendetako aukerak kalera

Bihar eta etzi stock eta kale azoka izango da Ordiziako kaleetan. Hamaika saltokik aterako dituzte produktuak denden aurrealdera, eta 4 saltokik Plaza Nagusian jarriko dituzte postuak.

Jubilatuentzat aste osoa antolatu dute Zaldibian

Igandean urteko bazkaria egingo dute, jubilatuen egunean. Datorren astean, emanaldiak, solasaldiak eta irteerak izango dituzte.

Ondarre ondare

Ordiziako gazta txapelketa irabazi eta astebetera, Eneko Goiburu artzain segurarrak ez du bere egunerokorik aldatu: familia, herria, baserria eta lana. Eta aldatzeko asmorik ere ez: «Ekoizpen txikia eta kalitatea: horiek dira gure ezaugarriak».

Enekoitz Telleria Sarriegi. BERRIA

Trikiti txapelketetan uda emankorra osatu du Lazkaoko musika eskolak

Irati Artzelus soinu jotzaileak lau txapelketa irabazi ditu. Beste bi bikote gazte ere ibili dira lehiaketaz lehiaketa. Kinka larrian daude trikiti juntadizoak, errelebo faltagatik eten daitezkeelako.

Aimar Maiz
ITZIAR IDIAZABAL. EHU-KO IRAKASLE OHIA

«Haur Hezkuntza funtsezko aroa da murgiltzerako»

Idiazabalek argi du hezkuntza ezinbesteko pieza dela hizkuntza gutxitu bat —kasu honetan, euskara— ikasteko. Gaur-gaurkoz, eskola herren ikusten du ahozkoan: «Ahozko gaitasun aberatsagoa landu behar da».

Irati Urdalleta Lete. BERRIA

Esanezin, Igartza Musikako oholtzan

Ianire Aranzabe altzagarraren proiektu pertsonala da Esanezin.

Erdi Aroko gazteluen erakusketara bisita gidatuak antolatu dituzte larunbaterako

Ander Arrese arkeologoak emango ditu azalpenak, San Gregorio auzoko Barandiaran Museoan. Bi bisita izango dira, euskaraz lehena eta gaztelaniaz ondoren.

Marokoko lurrikararekin kaltetuentzako material bilketa, igandean

Neguko arropak eta oinetakoak behar dituzte. Hotz Legazpik bat ekin du ekimenarekin.

100 urte bete ditu Juan Francisco Galguera beasaindarrak

Herritar guztien izenean zoriondu du Beasaingo Udalak.

Bellota-Goierriko Gari Ugarte legazpiarrak irabazi du Lierniko 42. txirrindulari proba

Mendiko saria Ethan Cabanillasentzat izan da eta talde irabazlea Limousin-Oriako.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa