Bellota-Goierriko Gari Ugarte legazpiarrak irabazi du Lierniko 42. txirrindulari proba
Mendiko saria Ethan Cabanillasentzat izan da eta talde irabazlea Limousin-Oriako.
Lierniko Andra Mari jaien barruan jokatu zen igandean gazteen mailako 42. Lierniko Txirrindulari proba, gazteen mailan. Bellota-Goierri taldeko Gari Ugarte legazpiarra izan zen onena errepideko zein erlojupeko probetan. Mendiko saria Ampo-Ikolansports taldeko Ethan Cabanillasek irabazi zuen eta Limousin-Oriako gailendu zen taldeen artean.
Gipuzkoako txirrindulari gazteen topaleku izan zen pasa den igandean Lierni. 72 txirrindularik hartu zuten parte 42. Lierniko Proba osatzen duten bi saioetan: errepidekoa eta erlojupeko proban. 9:30ean abiatu ziren Lierniko gainetik txirrindulariak errepideko 55 kilometroko ibilbidea osatzera. Bellota-Goierri taldeko Ugartek 1:24:31-ko denboran osatu zuen ibilbidea, Samuel Florez (Eolo-Kometa) eta Unax Errastik (Ulma-Aloñamendi) gertutik jarraituta.
Errepideko zatiko lehendabiziko 40 sailkatuek erlojupekoa jokatu zuten ondoren. Seguratik Lierbi gainera arteko 4 kilometroak osatu zituzten bakarka. 12:00etan eman zioten hasiera probari,txirrindulari bakoitza minutuko aldearekin aterata. Ugarte izan zen erlojupeko proban ere onena, eta ondorioz bera izan zen 42. Lierniko Probako irabazlea.
Ethan Cabanillas, Mendiko Saria jasotzen, eta Limousin-Oriako taldekoak: