Jubilatuentzat aste osoa antolatu dute Zaldibian
Igandean urteko bazkaria egingo dute, jubilatuen egunean. Datorren astean, emanaldiak, solasaldiak eta irteerak izango dituzte.
2022ko Jubilatu Egunean izan ziren zaldibiarrak. /Beti Gazte Zaldibiako Beti Gazte jubilatu elkarteak Jubilatu Astea antolatu du, irailaren 17tik 22ra. Igandean hasiko da, urteroko jubilatuen bazkariarekin. Aurrena meza izango dute, 11:00etan, eta bazkaria 14:00etan da, Zubi Buru elkartean.
Astelehenean ekitaldien bideoen emanaldia, asteartean barre egiteko tailerra (17:00) eta mahaiaren bueltan tertulia (18:30), ostegunean Beti on hitzaldia eta ondoren karta jokoak, eta ostiralean ttipi-ttapa ibilaldia Olaldetik (09:30) eta bingo irekia plazan (17:00) egingo dituzte.

2022ko Jubilatu Egunean izan ziren zaldibiarrak. /Beti Gazte













