Kultura eta kirol ikastaroetarako izen-ematea zabaldu dute Olaberrian
Kirol eta kultura ikastaroak antolatu ditu Olaberriko Udalak. Pilatesa (astearte eta osteguna, 18:15), hirugarren adinekoentzat gimnastika (astearte eta osteguna, 10:30 eta 11:30), zunba (asteartea eta osteguna, 19:30), yoga (astelehen eta asteazkena, 09:30 edo 17:30), eta yoga dinamikoa (19:00) egin ahalko dira.
Izena irailaren 25 arte eman daiteke (kultura@olaberria.eus).
Kirol orientatzailearen zerbitzua urrian hasiko da gimnasioan, asteazkenetan (10:00-12:00) eta ostegunetan (18:00-20:00), aldez aurretiko hitzorduarekin.
Kultur gaietan, berriz, sukaldaritza ikastaroa irailaren 26an da, arroza modu ezberdinetan prestatzen ikasteko; Arkupe elkartean, 17:00etan. Josketa astelehenetan bi taldetan da (15:00 eta 17:00), urriaren 2an hasita. Eskulanak, asteartean (18:00).