Ehiza postuetarako enkantea egin dute Seguran
Pasa den irailaren 10ean egin zuten Seguran Partzuergoko ehiza postuen enkatea. 47 postu sartu ziren guztira enkantean eta horietatik 13 hutsik geratu ziren. Aurten ere Apotako bi ehiza postu izan dira gustukoenak, 7a eta 9a. 12.588 euro eta 15.269 euro ordaindu dituzte, hurrenez hurren horiengatik. Gainontzeko postuak Agiñaran, Alkain, Aratz, Garagartza, Iturgain, Larrebil, Leotaran, Letain, Peazulueta, Txabolatxo eta Ultzaman egokitu dira.
Ohi bezala, hutsik geratu diren 13 postu horiek Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoa osatzen duten herrien artean, ‑Segura, Zegama, Idiazabal, Zerain eta Arabako San Millan eta Asparrena‑ zozkatuko dira, dagokien neurriaren arabera.