Telefono sarean konponketa lanak egiten ari zela, zutoin batetik erori da langilea, gaur goizean.
Ataungo Barandiaran museoak bistan jarri ditu Jose Migel Barandiaranek ikertu zituen hiru gaztelutan azaleratutako objektuak. Garai bateko gazteluak irudikatzen laguntzen dute aurkikuntzek.
Igandean egingo dute lazkaotarrek Esparru mendirako urteroko jira. Goizean taldean edo norbere kabuz igoko dira asko. Ekitalditxo bat egingo dute eguerdian gailurrean, ikurrina omendu, bertso eta jolas, eta salda hartzeko.
Garai bateko denda eta zerbitzuen argazkiak bildu ditu Ilinti elkarteak eta Kultur Etxean jari ditu ikusgai. Merkataritzaren ibilbideari aitortza eginez, bere etorkizunari buruzko hausnarketa zabaldu nahi du.
Zeraingo azoka ekologikoa, Urretxuko Santa Anastasia jaiak, Urkiko jaiak, Baserri Ta Rock kontzertua Oiangu, Esanezin Beasainen, zinema kartelera... Kontsultatu agenda albiste barruan.
Nagusilan eta Buztinegi elkarteko kideen laguntzarekin egingo dute bazkaria. Izena eman behar da Gizarte Zentroan, eta hilaren 19a da azken egunean.
Igandean bukatuko da GOIERRIKO HITZA-k antolatutako XVIII. Udako argazki lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea. Astelehenetik aurrera parte hartzaileen argazkiak ikusi eta gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izango da webgunean.
Meza egingo dute eguerdian mendian, eta ondoren hamaiketakoa banatuko du udalak. Goiz Deia txistulari taldeak girotuko du erromeria.
Idoia Hermosa (Eibar, 1982) Urretxu-Zumarragako udal euskaltegiko zuzendari berria da. Lehenago Arrasateko euskaltegian eta Elgoibarkoan, Debakoan eta Mutrikukoan lan egin du.