Eider eta Moonshine Wagon Oiangu Parkean
Eszenatoki bertikala berezitasun duen Baserri Ta Rock jaialdia bihar izango da, Oiangu parkean, 20:00etatik aurrera. Azken urteetan bezala, baserriko balkoiak izango dira eszenatokia. Ordiziarrock Ekintzakek antolatzen du jaialdia. Eider abeslariaren eta Moonshine Wagon taldearen kontzertuez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek, doan. Jan-edana egongo da salgai.
Gasteizko taldea da Moonshine Wagon. Ordiziarrockek azaldu duenez, heavy blue-grass musika jorratzen dute duela 10 bat urtetatik. Abeslaria Eider Saez lazkaotarra da. Nogen taldeko ahots nagusia izan zen lau urtez, 2018tik 2022ra, eta Under alt diskoa grabatu zuen taldearekin. Iaz, bakarkako ibilbideari ekin zion, eta aurtengo martxoan sei abestiz osatutako Loratzen diskoa kaleratu zuen, pop-a, rock-a eta elektronika uztartuz.