Herriko sagardo txapelketa hilaren 23an da Olaberrian
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/09/olaberrian_v__sagardo_txap.jpg)
Aurten ere Olaberriko baserrietan egiten duten sagardo onena aukeratzeko lehiaketa antolatu dute. Irailaren 23an izango da, Arkupe elkartean. Zazpi etxek aurkeztuko dute sagardoa. Iluntzean dastatuko dute, 20:00etan hasita, afaritarako izena ematen dutenek. Lehiaketa egin ondoren da afaria (22:00). Izena eman daiteke (618 50 93 58), gehienez 50ek.