Goierriko Zentro Sozialista desalojatzen saiatu dira
Goierriko Kontseilu Sozialistak adierazi duenez, atzo arratsaldean Ertzaintza azaldu zen kontseiluak Beasaingo Oria pasealekuan duen egoitzara.

Goierriko Kontseilu Sozialistak sare sozialen bidez iragarri duenez, kontseiluak Beasaingo Oria pasealekuan duen egoitza desalojatzen saiatu da Ertzaintza.
Aurrez inolako jakinarazpenik ez dutela jaso ere adierazi du Goierriko Kontseilu Sozialistak. “Ez dute agindu judizialik erakutsi eta barruan zeuden 8 kide identifikatu dituzte”.
— Kontseilu Sozialista Goierri (@Kontseilua_Goi) September 17, 2023
Goierriko Zentro Sozialista desalojatzen saiatu dira!
Gaur arratsaldean, Ertzaintza zentroa desalojatzen saiatu da, aurrez jakinarazi gabe. Ez dute agindu judizialik erakutsi eta barruan zeuden 8 kide identifikatu dituzte. pic.twitter.com/Y6SIxnlhbW