2023/9/18

Goierriko Zentro Sozialista desalojatzen saiatu dira

Goierriko Kontseilu Sozialistak adierazi duenez, atzo arratsaldean Ertzaintza azaldu zen kontseiluak Beasaingo Oria pasealekuan duen egoitzara.

Goierriko Hitza

Gorostiagako erromeriak itxi ditu Legazpiko Agorreko Santikutzak

Ohiturari jarraituz, irailaren 14ko Santikutz egunaren hurrengo igandean meza eta erromeria egiten dira Gorostiaga mendian. Goiz Deia txistulari bandako kideek alaitu zuten erromeria.

Olasagasti, Arrospide eta Ugarteburu aizkolariei oroigarri bana eman diete Urkian

Urkiko Santikutz jaiak ospatu zituzten auzotarrek ostegunean eta asteburuan. Atzo, aizkolarien saioa izan zen, eta Arrospideri, Ugartebururi eta Olasagastiri eskerrak eman zizkieten hainbeste urtetan auzoko festetara joateagatik.

Urretxuko Euskal Jaiaren karrozen desfilearen bideoa

Urretxuko Santa Anastasia jaietako Euskal Jaia ospatu zuten atzo Urretxun. Albiste barruan duzue ikusgai Gotzon Aranburuk egindako bideoa.

'Hondamendia' antzezlana izango da ostiralean Herri Antzokian

Zaldibarko zabortegian gertatutako luizia abiapuntu, kontsumo gizartearen inguruko hausnarketa proposatzen du. Sarrerak Kutxabank-en edo Herri Antzokiko leihatilan eros daitezke.

Yoga ikastaroa antolatu du udalak, urriaren 2an hasteko

Parte hartu nahi dutenek Kultur Etxean eman behar dute izena, edo kultura@legorreta.eus helbide elektronikoan, irailaren 26a baino lehen.

UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Eman botoa gustuko argazkiaren alde!

GOIERRIKO HITZAren Udako XVIII. Argazki Lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea bukatu da. Orain, argazkiak ikusi eta gustukoenaren alde botoa eman dezakezue igandera arte webguneko atal berezian.

Goierriko Hitza

Bizikleta izango da Legazpiko Mugikortasun Astearen erdigunea

Gaur hasi eta igandera bitartean hainbat ekintza egingo dituzte herrian. Ohiko bizikleta martxa ere egingo dute, ostiral arratsaldean.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa