'Hondamendia' antzezlana izango da ostiralean Herri Antzokian
Zaldibarko zabortegian gertatutako luizia abiapuntu, kontsumo gizartearen inguruko hausnarketa proposatzen du. Sarrerak Kutxabank-en edo Herri Antzokiko leihatilan eros daitezke.
Irailaren 22tik urriaren 1era Asteklima izango da. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatuta, trantsizio energetikoaz eta krisi klimatikoaz kontzientziatzea du helburu. Horren harira, ostiralean Hondamendia antzezlana izango da Ordiziako Herri Antzokian, 20:30ean. Harkaitz Canok idatzitako eta Ximun Fuchs-ek zuzendutako lana da. Zaldibarko zabortegian gertatutako luizia abiapuntu, kontsumo gizartearen inguruko hausnarketa proposatzen du. Sarrerak Kutxabank-en edo Herri Antzokiko leihatilan eros daitezke.