Miguel Bilbaoren margo lanak ikusgai Juan Kruz ile apaindegian
Zumarragako artistak margo lanak eta collageak eskegi ditu erakusketa areto berezi honetan, eta urriaren amaierara arte egongo dira ikusgai.
Legazpiko Juan Kruz ile apaindegiaren azken erakusketan Miguel Bilbao Beraza ‘Bilbo’ (Zumarraga, 1961) margolariaren margo eta collage lanak daude ikusgai urriaren amaierara arte.
Felix Vaqueriza mrgolariarekin ikasi zuen marrazketa klasikoa Bilbok, komiki ikastaro bat ere egin zuen Bartzelonan 1985ean, eta 1990eko hamarkadan serigrafia ikasi zuen Artelekun, Manuel Bellorekin. Orduz gero, makina bat erakusketa egin ditu bere margoak, collageak eta serigrafiak erakusteko, besteak beste Urretxun, Donostian Tolosan eta Zumarragan, baita Legazpin bertan ere.